21 diciembre 2024
spot_img
21 diciembre 2024

Margarita: “Amarengandik ikasi nuen”

Margarita Samaniegoko ikaslea da ,2.D mailakoa da. Ikastetxeko sukaldari onena da, eta  oso  postre onak prestatzen dituela esaten du. Ospe hori dela eta, berari hurbildu gara bere errezeta hobe bila. Eta, frogatzeko ere ematen badigu, ez diogu uko egingo halako postre eder bati.

Noiztik kozinatzen duzu?

Txikia nintzenetik sukaldatu dut.

Zergatik hasi zinen kozinatzen? 

Nire ama ikusten nuelako eta gustatu zitzaidalako, nire amak oso gauza goxoak prstatzen zituen eta ni berdin egin nahi nuen

Nondik datorkizu kozinatzeko gogoa?

Txikitan masterchef ikusten nuen eta zaletu nintzen.

Noiz kozinatzen duzu normalean?

Gehienetan, asteburuetan edo etxean bakarrik egoten naizenetan kozinatzen dut.

Sukaldatzeko orduan, zein da gehien gustoko duzun janaria? tortitas y burritos

Eta gutxien gustuko duzuna?

Gutxien gustoko dudana azpizuna da

Etorkizunari begira, sukaldaritzan pentsatu al duzu inoiz ogibide gisa?

Asko gustatzen zaidalako egiten dut baina ez dut inoiz serio-serio hartu. Nik ez nuke hartuko lan bezala.

Margarita oso eskuzabala denez bere errezeta gogokoena eman digu, tortitak!

Horretarako 4 gauza behar ditugu:

  • 150g irin
  • Arrautza bat
  • Legamia-koilarakada bat
  • 100ml esne

Osagai guztiak nahastu behar ditugu pixka-pixkanaka nahastu.

Nahasten ditugunean olio beroarekin dagoen sartaginean frigitu bi aldetatik bi minutuz eta TACHAAAAAAAANNNNN! ba ditugu Margaritaren tortitak. (Tortitas a la Margarita)

«Tortitas a la Margarita»

Últimas noticias

- Contenido patrocinado -