21 diciembre 2024
spot_img
21 diciembre 2024

Maricarmen Larrauri: “Politikari buruz ezin genuen hitzik egin eta are gutxiago ikurrina erakutsi”

Maricarmen Bermeon bizi izan da bere bizitza guztian zehar. Gaztaroko une ilun eta argiak aipatzen dizkigu emozioz.

Egileak: June Argaluza, Jare Asla, Ibai Zuñiga

  • Noiz eta non jaio zinen? Zein girotan?

Bermeon jaio nintzen 1946 an. Baserri giroan bizi izan naiz bizitza osoan zehar.

  • Garai hartan ez zegoen ez mugikorrik ezta internetik ere, nola komunikatzen zineten orduan?

Igandetan, lagunekin jaisten ginen herrira. Baserritik baserrira joaten ginen elkarren bila. Eguna eta ordua adosten genuen elkar ikusteko. Kasu batzuetan herrian biltzen ginen.

  • Lagunak eskolakoak edo bestelakoak ziren?

Lagunak herrixkakoak ziren ez eskolakoak. Ingurukoak batzen ginen, neska eta mutilak, alboko herriko batzuekin batera. Denak batera jaisten ginen herrira.

  • Ordurik ba al zenuten etxera bueltatzeko?

Ez, ez geneukan etxera bueltatzeko ordu konkreturik. Nekatzean joaten ginen bueltan. 3 km oinez joan behar giñen etxera buektazeko ibilbidean.

  • Kanpoan zegoen jendearekin nola komunikatzen zineten?

Postaz komunikatzen ginen. Posta hauek gazteleraz, noski. Orduan ez geneukan euskaraz idazteko aukerarik. Eskolan ere ezinezkoa geneukan euskaraz hitz egitea eta idaztea, Frankoren garaia bait zen.

Bigarrren mundu gerra
  • Nolakoa izan zen zure esperientzia garai ilun hauetan zehar?

Politikari buruz ezin genuen hitzik egin eta oraindik gutxiago ikurrina erakutsi. Espainiar banderarekin Frankoren alde abestera behartzen ginduten. Honi buruz edozer txarra esateagaitik zigortzen ginduten. Gogoan dut behin amari galdetu niola ea euskal ikurrinik bagenuen, eta “ez esan hori, entzunez gero zigortu egingo zaituzte” esan zidan.

  • Nolakoak ziren zigorrak?

Kopiak egiten genituen askotan. 100 aldiz “eskolan ez dut euskaraz hitz egingo” idatziz. Zigor fisikoak ere bazeuden, horietako bat zen egunero hatzamar puntetan erregelarekin ematen zigutenean erantzuten genuenean. Kontseilu batean ikasi nuen, beraz, egunero egin behar genuen otoitz, hau ere gazteleraz.

  • Ba al dago gogoan duzun bizipen edo oroitzapen mingarririk?

Bai. Gogoan dut nire herrixkako alkatea auzoko nuela. Gizon honek askotan molestatu izan du nire familia euskaldun izateagaitik. Nire amonari harriak  botatzen zizkion mehatxuka. Zoritxarrez, tratu txar asko jaso izan ditugu euskaldun izateagaitik.

  • Zer izan zen zailena edo gogorrena zuretzat?

Guk gure denboran baserrian ez ginen gazteleraz mintzatzen eta egun batetik bestera hizkuntza ezezagun batean hitz egitera eta abestera behartzen ziguten. Guretzat guztiz ezezaguna zen hizkuntza hau, ez genekien ezer eta horregaitik jipoitu egiten ziguten sarri. Garai gogorrak izan ziren, bai, batez ere eskola utzi behar izan nuelako gazte nintzela.

  • Nolakoa izan zen aldaketa hau?

14 urterekin utzi nuen eskola. 14 urterekin hasi nintzen arrain kontserba fabrikan lan egiten. Irakurtzen eta idazten nekien, baina soilik gazteleraz. Euskaraz geroago ikasi nuen irakurtzen baina gutxi. Gaztelerari gorrotoa hartu nion eta ahazten utzi nuen. Baserrian ere egiten nuen lan.

  • Nolakoa zen zure egun normal bat?

Goizean esnatu eta baserriko lanak egiten nituen. 14 urterekin, aldiz, 8:00 tatik 12:30 tara nengoen fabrikan eta ondoren 14:00 tatik 18:00 tara egiten nuen lan. Ez nuen seguru sozialik jaso eta jubilatu ondoren ez zidaten ezer eman. 

Garai hartan gazte askok egiten genuen fabrikan lan, batez ere atun eta antxoa garaia zen lanik gehian zegoen sasoia.

Egunero joan behar ginen Bermeotik Sollube igotzen fabrikara heltzeko.

  • Neba-arreba guztiek egiten zenuten lan fabrikan?

Ez, ni eta ahizpak bakarrik egiten genuen fabrikan lan, nebak baserrian laguntzen zituen gurasoak. Urteak pasa ahala neba geratu zen baserriarekin.

Larrauritar familia
  • Familiarekin ba al zenuen harreman onik?

Bai ona, oso ona. Bai ahizpa eta neba nagusiekin bai aita eta amarekin harreman estua nuen. Auzokideekin ere oso harreman estuan bizi ginen, baita familiako beste kideekin ere.

  • Etxean euskaraz hitz egiten zen?

Bai, denok hitz egiten genuen euskaraz. Bermeoko euskaran, noski.

  • Nolakoa esango zenuke zela orduan Bermeon hitz egiten zen euskara?

Nahaste bat zela esango nuke. Euskara eta gaztelera nahasten genituen. Bermeon bertan ere ez zen berdin hitz egiten baserrian eta portuan, adibidez.

  • Ezberdintasunik ikusten duzu zure gaztaroko euskararen eta gaur egungo euskararen artean? 

Bai, bai. Orduan Bermeon ‘bizkaino’ egiten zen. Orain bada, euskara batua hitz egiten da, eskoletan gutxienez.

Últimas noticias

- Contenido patrocinado -