Sin categorizar / Junior Report RED / RED

Mari Jose Egukiza :“Horrek danak deportek dire guretzako, ez zan egoten beste gauzerik, hoin makinitekaz analfabetok gara tiki-tiki-tiki-tiki”

Duela 60 urte baino gehiago nola dibertitzen ziren azaltzen dute Mª Teresa Burguik, Mari Jose Egukizak eta Luis Iturainek.

Pixabay

Mª Teresa Burgui, Mari Jose Eguzkiza eta Luis Iturainek haien garaietan nola entretenitu eta dibertitzen ziren azaltzen dute elkarrizketa honetan.

Egileak: Noeman, Beñat eta Elene

G: Zer egiten zenuten aisialdian?

L.I eta MJ.E: Guk olgetean “kiskitean”, al “eskondite Kisketea” da imini holan kuadrutzuk basarten eta gero harri bat imini eta zapaldu barik beste kuadrutxure bota, eta tabaka bere olgaten gendun, ganadun kaderan gaukan hezurre erabilita, baina egoten ziren plastikuzkoak batzuk koiuten ziren eta mahaien ganean eta klaro auren erea aukitzen zauden eta gora botaten gendun eta jausi baino arinau posture kanbia behar genuen. Zelai errea, baloigez berebai, “borsaleora” bere jolasten genun baia niri ere ahaztu daste zelan olgaten zan, kromoka bere olgaten genun, amak erositze.

T.B: Ba, errepidetik paseatu, eta batzuetan parrokiako zinemara joan, eta gero, dantza zegoenean, ba dantzatu.

G: Zure lagunekin denbora asko pasatzen al zenuen?

L.I eta MJ.E: Bueno, zapatuk eta domekak bai. Ze ez gendun aukitzen telebisinorik ordun kanpo kemaura jolasten, kuadrille bi. Auzokoakaz.

T.B: Asko ez baina momentu batzuetan bai, izan ere, ni nire amarekin gehiago egoten nintzen, leku askotara paseatzen laguntzen, eta horrelako gauzak.

G: Zertara jolasten zenuten gehienbat?

L.I eta MJ.E: Baloiegaz, kanpo kemaura eta “kuikera” eta “eskonderitera”.

T.B: “Morro” deitzen zen jolas batera, bakoitza espaloi batean jartzen zen eta batak beste espaloiekoi harrapatu behar zion, eta “artxoen tabetara”. Eta baloi bazegoen ba baloira, eta gero kromoetara.

G: Jostailuak zuek eraikitzen zenituzten? 

L.I eta MJ.E: Bai, kalabazegaz eta arropa zaharrekaz, baina gero ekar zuzkuen. Baina bestetara gurau genuen “zokajantzara”.

T.B: Panpinak bai, izaren telarekin egiten genituen eta gero begiak, ilea, eta gauza guzti hoiek jartzen genizkion.

G: Kirolen batera jolasten zenuten?

L.I eta MJ.E: Bai, horrek danak deportek dire guretzako, ez zan egoten beste gauzerik, oin makinitekaz analfabetok gara tiki-tiki-tiki-tiki-tiki-tiki-tiki.

T.B: Ez asko, batzuetan baloira, baina gauza gehiagorik ez.

G:  Zure denbora librean abestu, dantzatu, edo instrumenturen bat jotzen zenuten? – Zer hizkuntzatan?

L.I eta MJ.E: Ez dot pentsaten, bueno abestu geuk alkarregaz baina ez gendun auki instrumenturik, bueno “agokok” bai geneuzkagun.

T.B: Ez, ez, batzutan dantza egin, baina nik oso gaizki abesten dut, etan ez nituen instrumentuak jotzen.

G: Eskola edo ikastolan dibertitzeko zerbait egiten zenuten? 

L.I eta MJ.E: Errekreon kuike olga, pilla-pilla berebai eta bikotzak ginenez erropa bardinak erotan genuen eta altora berdin eta nonor etortzen zenean izena esan behar eta buru tapaten genuenean ez zekiten ze izen esan ordun bera baino arinau hauren etxera.

T.B: Ez, ez, gabonetan gabon kantak abesten genituen baina ez genuen ezer gehiago egiten. Baina josten eta brodatzen genuen.

G: Zure familiarekin jolasten zenuen? 

L.I eta MJ.E: Bai, kuadrilen danok, aitagaz eta amagaz kartetan baina ahiztekaz eta lehengusinekaz asko.

T.B: Bai, bueno, igual kartetera edo, baina mutilak, ba mutilak ziren, eta nesken artean adin desberdintasun handia zegoen, nire ahizpa nagusiak oso nagusiak ziren, eta gazteak, oso gazteak.

G: Eduki nahi zenuen baina ezin zenuen zerbait zegoen? 

L.I eta MJ.E: Ez, igual ekarten zouzkun erregek pelota bat edo sokajantzerako edo zapatilak, buruko-txotok, bufandak eta urte baten gure nauen muñeke, baina hor egon ginen gurasoak ziren eta ez ziren eta holan eta azkenean aurkitu genuen opariak eta ezin esan erregek esistiduten zirela. Ze ordun Frankogaz ez zan Olentzero, erregek ziren eneron bostetik seirako gauean etorten ziren.

T.B: Zuen erreztasunarekin ikastea gustatuko litzaidake, nire garaian 14 urterekin ikastolatik irtetzen eta lanean hasten ginen.

G: Zerbait gehiago aipatzeko?

L.I eta MJ.E: Eztaitz ba, zeuzer gehiau egongo zan baia ez naz akordaten. Imaginaten zara argirik berez, makinite berez, kumunik berez, kamiñorik berez ikastolarako eta elizerako … artaburuk zuritzu garo itxeko.
T.B: Ba hori, jolasten genuela, eta nola garia jotzen zuten ikusten nuela, baina nik asko paseatzen nuen.

Resumen de privacidad
Junior Report

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias deben estar habilitadas en todo momento para que podamos guardar sus preferencias de configuración de cookies.

Cookies de terceros

Este sitio web utiliza Google Analytics y Google Tag Manager para recopilar información anónima como el número de visitantes del sitio y las páginas más visitadas.

El mantener esta cookie habilitada nos ayuda a mejorar el sitio web.