1 mayo 2024
spot_img
1 mayo 2024

Nola egin elkarrizketa bat

Elkarrizketa kazetariaren eta pertsona baten edo batzuen arteko solasaldia bereizgarri duten kazetaritza-generoetako bat da. Solasaldia garrantzitsua den beste genero batzuk ere badaude, albistea eta erreportajea kasu. Normalean, elkarrizketan jasotako soladaldiak gaurkotasunezko edo denboraz kanpoko gairen bat du aztergai.

Gaurkotasunarekin zerikusia duen gai baten kasuan, elkarrizketatuak lotuta zuzena du aztertu beharreko gaiarekin, edo sakontasunez ezagutzen du, horretaz modu fidagarrian hitz egin ahal izateko. Horren adibide argiak dira adituei, politikariei zein enpresariei egindako elkarrizketak. Esaterako, Salvador Illa Osasun Ministroarekiko elkarrizketa, koronabirusaren pandemian.

Denboraz kanpoko gaiak jorratzen direnean, gaurkotasunarekiko loturarik ez dutenak alegia, istorioaren protagonistak kazetariari azalduko dion talentu edo trebetasunen bat dauka. Elkarrizketa-mota honetan, protagonistaren iragana edo oroitzapen garrantzitsuak ere azter daitezke. Adibidez, herrialde baten historiarekin lotutako gaietan, antzina nolako bizimodua zegoen azaltzeko, garai historiko garrantzitsu batean bizi izan direnekiko elkarrizketak barne.

Formatua elkarrizketa-motaren arabera

Era berean, elkarrizketan erabilitako formatua ere bereiz daitezke. Elkarrizketa objektiboan, kazetaria elkarrizketatuarekin izandako solasaldia islatzera mugatzen da, eta elkarrizketatua albiste baten protagonista izan ohi da. Galderak eta erantzunak transkribatzen dira, kazetariak aztertu edo iritzi pertsonalik eman gabe. Honen adibidea da Oriol Mitjà medikuari egindako elkarrizketa hau.

Nortasun-elkarrizketan edo profilean, elkarrizketatuaren erretratua egiten da: horren izaera, ideiak, gustuak, iritziak… Galdera-erantzuna eskemari jarraiki ere idatzi behar da, baina tarteka, kazetariaren interpretazioa duen paragraforen bat sar daiteke.

Bi kasuetan, sarrera edo lead sartu behar da testuaren hasieran elkarrizketatua aurkezteko: Izen-abizenak, lanbidea, zergatik elkarrizketatu dugun…

Elkarrizketa idatzizko zein ikus-entzunezko formatuan egin daiteke. Baina kasu batean zein bestean, garrantzitsua da jarraitu beharreko egitura kontuan hartzea, izan ere, datuak azaltzeko modua desberdina da formatuaren arabera.

Elkarrizketaren egitura

Elkarrizketa behar bezala erredaktatzeko, garrantzitsua da egitura hau kontuan hartzea. Lehenik eta behin, izenburua idatziko dugu, normalean elkarrizketatuaren izena eta elkarrizketan esandako edo irakurlearen arreta erakartzeko moduko esaldi bat. Adibidez: Empar Pineda, ekintzaile feminista: “Feminismoari buruzko eztabaida polarizatu egin da”

Azpitituluak izenburuan sartutako informazioa indartu edo labur-labur azaldu beharko luke, esaldi bakar batean, elkarrizketaren gai nagusia.

Gero, sarrera edo lead-a erredaktatuko dugu, lehen paragrafoa alegia, elkarrizketatua dagokion testuinguruan kokatzen laguntzeko. Hortaz, galdera hauei erantzun beharko diegu: Nor da elkarrizketatua? Nongoa da? Zergatik elkarrizketatu dugu?.

Hortik aurrera, idatzizko formatuan, testua galdera-erantzunetan antolatuko da. Lehenik, guk egindako galdera erredaktatuko dugu, eta jarraian, elkarrizketatuak emandako erantzuna.

Ikus-entzunezko formatuan berdin egingo dugu. Lehendabizi, elkarrizketatua aurkeztuko dugu arestian aipatutako galderei erantzunez, eta jarraian, pertsona horrentzat prestatutako galderak egiteari ekingo diogu, elkarrizketatuaren erantzunari hitzez txanda emanez. Adibidez, elkarrizketa antzezle ezagun bati eginez gero, hasieran, horren biografia pertsonala eta ibilbide zinematografikoa errepasatuko ditugu, eta jarraian, elkarrizketatuak erantzun beharreko galderak egiten hasiko gara.

Elkarrizketa egiteko aholkuak

Idatzizko zein ikus-entzunezko formatuan, kazetariari elkarrizketa egiten lagunduko dioten giltzarrizko aholkuak eman daitezke.

Lehen pertsonan idatzitako esaldiak saihestu behar dira. Hortaz, ez ditugu erabiliko “Gaur gurekin dugu…”, “XXX-rekin hitz egin dugu” edo “Honaino, XXX-ri egin diogun elkarrizketa”, besteak beste.

Gainera, galdera ezin da protagonistaren erantzuna baino luzeagoa izan. Azkenik, idatzizko formatuan egindako elkarrizketa baten amaieran, ez diogu inoiz elkarrizketatuari agur esan behar testuaren barruan, baina pantailan bai, ikus-entzunezko formatuan egiten bada.

Últimas noticias

- Contenido patrocinado -