18 mayo 2024
spot_img
18 mayo 2024

Nola egin kritika bat

Lehenik eta behin, argi utzi behar da kritika kazetaritza-genero bat dela, hau da, testuan zehar informazioa ematen duen idatzizko lana.

Horrez gain, kritika iritzi-generoari dagokio, eta genero honetan egileak argudioak ematen ditu, landutako gai bati buruz zer pentsatzen duen azaltzeko. Beraz, kritikan, egileak bere iritzia ematen du, baina modu arrazoituan, argudioen bitartez.

Normalean, kritikak artearen eta kulturaren inguruko gaiei buruz idatzi ohi dira, eta egilea esparru horiekin lotuta egon ohi da. Esaterako, berrikitan izandako ikuskizun edo ekitaldi bat, berrikitan irakurritako liburu bat, berrikitan aztertutako artelan bat, berrikitan ikusitako film bat edo berrikitan entzundako kanturen edo musika-motaren bat, besteak beste.

Ondorioz, kritikan funtsezkoa egileak ikuspuntu edo iritzi pertsonala ematea, eta testuan ondorio horretara eraman duten elementuak baloratzea. Horretarako, garrantzi handikoa da landu beharreko gaia ondo ezagutzea edo idatzi aurretik horren inguruko informazioa hartzea.

Kritikaren egitura

Kritika bat erredaktatzerakoan, egitura hartu behar dugu kontuan. Lehendabizi, erakargarria den izenburua edo titularra aukeratu behar dugu, eta zenbat eta sortzaileagoa izan, askoz ere hobeto. Adibidez, “’La Casa de Papel’, arrakastaren giltza” askoz ere erakargarriagoa da “’La Casa de Papel’, 2020ko serierik ikusiena” baino.

Testuaren lehen paragrafoan, sarrera erredaktatu behar da, irakurlearengan gaiarekiko jakin-mina eragiteko asmoz. Honekin batera, hautatutako obraren deskribapena sartu behar da, ezaugarririk garrantzitsuenak nabarmenduz. Aurreko adibidearekin jarraituz, lehenengo paragrafoan, testuaren sarrera sartuko genuke, ‘La Casa de Papel’ seriearen 8. denboraldiak, Estatuan izandako arrakasta paregabearen ondoren, nazioarteko hedapena hasi duela azalduz. Deskribapenean, labur-labur aztertuko genituzke seriearen istorioa osatzen duten ildo eta pertsonaia nagusiak.

Gainera, zati honetan elementu positiboak eta negatiboak baloratu behar dira, ikuspuntuak zein edukiak azpimarratuz. Iritziak modu objektiboan justifikatu behar dira.

Azkenik, idazkiaren amaieran, testuaren ondorioa azaldu behar da, egilearen iritzi pertsonala argituz.

Kritika idazteko aholkuak

Kritika bat idazteko, garrantzitsua da oharrak hartzea, jorratu beharreko gaia film baten, liburu baten zein kantu baten bitartez aztertu edo bistaratzen dugun bitartean. Honelako galderak egin daitezke: Zein da zure lehen inpresioa? Zein da zure iritzi orokorra? Zer dela eta iritzi hau?

Normalean, testuak bost paragrafo ditu: sarrera, deskribapena, elementu positiboak, elementu negatiboak eta ondorioa. Eskema hau lagungarria izan daiteke testua erredaktatzerakoan.Garrantzitsuena:, adjektibo posesiboak eta izenordainak lehenengo eta bigarren pertsonan erabiltzea saihestu behar da. Adibidez, “zu”, “ni” edo “nire”. Iritzi pertsonala ematerakoan, hobe da modu objektiboan egitea. Horrela, sinesgarritasun handiagoa duen ikuspegia eskainiko da beti.

Últimas noticias

- Contenido patrocinado -